Ekonomia eta zergak programa

Gure ikasleen hezkuntza zibikoa lantzeko Gipuzkoako ogasunak proposatzen duen programan Batxilergoko 1. mailako ikasleekin parte hartzen dugu.

Programaren azalpena: Gizarte modernoak gero eta konplexuagoak dira. Zerga kontuak ez dira errazenak baina bere oinarrian dauden printzipioak oso sinpleak dira, eta denok ezagutu eta eztabaidatzeko modukoak: justizia fiskala, progresibitatea edota eraginkortasuna, esaterako.

Horrekin batera argi dago zergen beharra ulertzeko, edo hobeto esanda, gizarte aurreratuetan zergek duten ezinbesteko funtzioa ondo ulertzeko, funtsezkoa dela bildutako dirua zertan gastatzen den ezagutzea.

Biak lotuz beraz, gure bizitzan sektore publikoak duen garrantziaz jabetzeko lehen urrats batean honakoak ezagutu behar ditugu: alde batean, diru publikoaren iturria (zerga-sistema) eta bestean, diru horren erabilera (aurrekontu publikoak).

Ikasleak kontzeptu guzti hauek landuko dituzte era teorikoan irakaslearekin klasean, eta gero simulazio joku baten bidez, praktika jarri beharko dute ikasitako guztia, erabaki desberdinak hartuz.

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena zergabide-programa-2-1.jpg da
Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena zergabide-programa-1.jpg da

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *