Detección necesidades especiales

Txikitatik eraikitzen (HH 2 urte)

Bi urteko gure ikasleek ekintza ugari burutzen dituzte astean zehar: ikas-laminak, proiektuko ekintzak, ingeles saioak, marrazketa, abestiak, ipuinak… Baina zein garrantzitsua den jolaserako tartea ere uztea, esperimentatzea, irudimena garatzea…

Jakina da haurrak jolasaren bitartez garatzen eta harremantzen direla, eta Mundaizen garrantzi handia ematen diogu alderdi horri. Irudietan ikus daitekeen bezala, gure txikiek eraikuntza jolasean igaro zuten goizeko tartetxo bat, eta ikaragarri disfrutatu zuten.

Esteka honetan eraikuntza jolasen onurak azaltzen dituen irakaskuntzari buruzko blog bat aurki dezakezue; izan ere, ederra da egunero zerbait ikastea.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00