HH5 urtekoak sukaldari lanetan

Gure ikasleak mantalak eta txanoak jantzita sukaldari lanetan ibili dira.

Bakoitzak bere tresnak eta bizkotxoa egiteko osagai bat ekarri du.

Zein gustura ibili dira arrautzak , irina, azukrea… nahasten!! Batzuk gogoz ematen zioten eta orea  gelako lurreraino iritsi da. Baten batek ongi probatu du egiten zuen bitartean, bai eskua sartzen, baita hagaxkatik probatzen ere.

Moldeetan jarri  ondoren sukaldera eraman eta Nagorek labean izan ditu.

Arratsaldean gustura jateko prest, gure bizkotxo bikainak.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00