Jarduerak
Goizeko otoitza
Ikastetxearen Berezko Izaera kristau-bihoztarrari jarraituz, garrantzizkotzat jotzen dugu goizeroko otoitz-hausnarketa unea. Motza izanik, bai ikasleak bai irakasleak hausnarketa egiten saiatzen gara (gai ezberdinei buruz, bizi izandako esperientziak, eguneroko gertaerak, garai liturgiko bereziak, kanpainak, berriak…) eta gure eguna eta lana Jainkoaren eskuetan jartzen ditugu.

Ospakizunak
Ospakizun ezberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzen diegu ikasleei ikasturtean zehar. Horietako zenbait urte liturgikoari jarraituz egiten ditugu eta beste batzuk Instituzioari berari dagozkion jaiak ospatzeko. Ospakizuna hauek ikasleentzat esanguratsuak izan daitezen saiatzen gara, ondo prestatuz eta etapa bakoitzari egokituz. Hona hemen nagusienak:
Ospakizuna | Noiz | Norentzat |
---|---|---|
Jesusen Bihotzaren Anaien Fundazioaren urtemuga | 30.09.2020 | HH, LH, DBH eta BATX |
Abendualdia- Eguberriak | 04.12.2020; 11.12.2020; 14.12.2020 | HH, LH, DBH, BATX eta Irakasleak |
Hausterreguna | 17.02.2021 eta otsailean zehar | LH, DBH eta BATX |
Anaia Policarpo | 05.03.2021 | HH, LH, DBH eta BATX |
Pazkoa | 19.04.2021 | Irakasleak |
Maria | 21.05.2021 eta maiatzean zehar | HH eta LH |
Jesusen Bihotz Santua | 04.06.2021 | HH, LH, DBH eta BATX |
Ikasturte amaiera | 28.06.2021 | Irakasleak |
Kanpainak
Ikastetxeak antolatutako kanpaina ezberdinetan hartzen dute parte gure ikasleek ikasturtean zehar. Guztiek dute helburu bera: Ikastetxeak Berezko Izaeran jasotako balioetan heztea, hain zuzen ere. Hona hemen nagusiak:
Kanpaina | Noiz | Norentzat |
---|---|---|
DOMUND | 12.10.2020 - 18.10.2020 | HH, LH, DBH y BATX |
Eguberri kanpaina | 15.12.2020 - 17.12.2020 | HH, LH, DBH y BATX |
Gurdi solidarioa | 11.12.2020 | BATX eta irakasleak |
Bake-astea | 25.01.2021 - 29.01.2021 | HH, LH, DBH y BATX |
Bake-zeinua jolastokian | 29.01.2021 | HH, LH, DBH, BATX eta irakasleak |
Bake-zeinua katedralean | 29.01.2021 | DBH 4. maila |
Aste Solidarioa | 26.04.2021 - 07.05.2021 | HH, LH, DBH, BATX eta irakasleak |
Otoiztegia
Otoiztegiaren xedea honakoa da: haurra otoitzerako eta Jainkoarekiko harremanerako beharrezkoak dituen baliabide eta tresnez hornitzea. LHko 1. mailako ikasleekin hasten gara otoiztegira (kapera txikia) joaten talde txikitan hamabostean behin katekista eta laguntzailearekin. Bertan, Otoiztegian Jainkoaren presentzia adierazten dizkiguten sinboloak lantzen ditugu;
Bere hitzaren bidez hitz egiten digun Jesusi entzuten diogu; Berak esandakoa barneratu, eta norbanakoaren bihotzeko otoitzarekin erantzuten diogu. Bihotzeko otoitza ikaskideenarekin elkarbanatzen dugu, abestu egiten dugu, elkarrekin otoitz eginez … Gure Aitarekin eta Mariaren abestiren batekin amaitzen dugu.
Lehen Hezkuntza osoan zehar lantzen dugu ekintza hau, eguneroko otoitzean umeari lagun diezaiokeen otoitzerako metodoa jorratuz.
Barnekotasuna
Lehen hezkuntzako 6. mailan Otoiztegiarekin bukatu ondoren, Barnekotasun-planari ekiten diote ikasleek DBH eta Batxilergoan. Barnekotasunaren helburua zera da: ikasleei aukera ematea lasaitzeko, isiltasunean egoteko, nork bere buruarekin topo egiteko, ikaskideekin harremanetan jartzeko, transzendentziari irekitzeko. Lehenik eta behin, gorputz-dimentsio lantzen dugu, gorputza ezagutu eta errespetatu, eskertu eta sentitu. Bizi ditugun emozioak eta sentimenduak ere jorratzen ditugu, eta adi egoten saiatzen gara besteengan ere emozio horiek antzemateko. Jolastu, marraztu, margotu, idatzi egiten dugu, eta isiltasunean egoten gara geure barnean daukagunarekin konektatu ahal izateko.
Ikasleen heziketa osatzen doan plangintza sakona da. Barnekotasun-saioen egutegia azaltzen badizuegu ere, bada egunero zenbait une (goizeko otoitza, ikasaioaren hasiera) barnean sartzeko gonbitea luzatzen diguna.

Misio-taldea
Lau urte egin ditu ikastetxean SUSTRAIAK taldeak. Irakasle eta ikasle ohiek osatutako talde bat da. Helburua: misioari buruzko hausnarketa egitea, elkarren arteko harremanak sendotzea eta Aita Andres Coindreren karisma sakontzea da.
Aurten ez da erraza izango ekintza aurrera eramatea orain arte egiten genuen bezala. 16 pertsonek osatzen dugu taldea eta hilabetearen azken asteazkenean bildu ohi gara ordu eta erdiz.
Aurten, COVID-19 dela -eta, egitekotan, era telematikoz egin beharko genuke. Hona hemen egutegia:
- Azaroa 25
- Abendua 16
- Urtarrila 27
- Otsaila 24
- Martxoa 24
- Apirila 28
- Maiatza 26

Udako ekintzak
COVID-19 dela-eta, ez dakigu aurten aukerarik izango ote dugun ekintza hauek egiteko.
Honako hauek dira proposatzen direnak:
Ekintza | Noiz | Norentzat |
---|---|---|
Altsasuko udalekua | Uztailaren bigarren hamabostaldia | Gasteizeko ikastetxeko LHko ikasleekin batera |
Orduñako udalekua | Uztailaren bigarren hamabostaldia | DBH 1 |
Gareseko udalekua | Uztailaren bigarren hamabostaldia | DBH 2 |
Santutegien ibilbidea | Uztailaren lehenengo hamabostaldia | DBH3 eta 4 |
Santiago Bidea | Uztailaren lehenengo hamabostaldia | BATX 1 |
Frontera Sur | Uztailaren lehenengo hamabostaldia | BATX 2 |
Don Orione | Uztailaren lehenengo hamabostaldia | Unibertsitariak |