Gure historia
Gure historia
Andrés Coindre Aita Korazonistak Anaien sorreraren irudia da eta oso berezia da ere Policarpo Anaia, Andresen lanarekin jarraitu baitzuen.
Gazteak ezjakintasunatik askatzeko, bizitzarako prestatzeko eta ezagutzak zein erlijioarekiko maitasuna eskaintzeko, Andrés Coindre aitak 1821ean Hermanos del Sagrado Corazón Institutua sortu zuen. Institutu horren sorrera garai horretako misiolarien testuinguruan kokatu beharra dago; garai eta toki horretan ziren beharrei erantzuten zion, abandonatutako eta kristautasunetik aldendutako gazteen alde egiten zuen.
Coindre Aitak ondokoa nahi zuen: Institutuko kideak anaiak izatea eta bizitza erlijiosoaren berezko balioak bizitzea; gainera gazte horiek gain hartu beharko zuten Elizaren eta gizartearen zerbitzuarekiko konpromisoa. Borgia, Xavier eta Policarpo anaiek kontu handiz hartu zuten sortzailearen herentzia. 1843ko Arauak Jesusen Bihotzaren anaiaren oinarrizko grazia azaltzen du, garaia edozein izanda ere.
Argi azaltzen du zein diren erlijioso hezitzaile baten bizitzaren oinarrizko elementuak. 1894ko uztailaren 22ko dekretu apostolikoaren bidez, elizak onartu egiten du Espiritu Santuak egindako ekintza Institutuaren sorreran eta historian eta boto soilen institutu pontifikaleko moduan onetsi zuten. Halaber, kideak bokazioan eta eginbidean konfirmatzen ditu.
Gure jatorrian genuen eta historian zehar gurekin izan dugun espirituak jarraitzen du Institutuan ekiten. Gaur egungo Bizitza Arauak gure hasierako anaien sustapen espiritual eta apostolikoa eguneratu nahi du.