Tipo: 2019ko urria

Urederra iturburura irteera (BATX1)

1. Batxilergoko ikasleak Urederra iturburuko natur erreserba ikustera joan ziren,  Urbasa-Andiako natur parkean, Bakedano udalerrian, Nafarroan. Eguraldi ona izan zuten eta bidai luzea izan zen arren, merezi zuen. Ibaiaren sorrera eta ibilbidea ikusteko aukera izan zuten; bidean lau putzu ikusiz non haien urdintasun eta gardentasuna ziren nabarmen. Oso txango liluragarria izan zen.

Margolariak (HH 5 urte)

Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak artera gerturatzea gure helburuetako bat da. Egunero Frida Kahlo,Edgar Hopper…aipatzen dituzte eta umeek bere lan aipagarriena eta jaiolekua ikasten dituzte. Poz pozik ekintzan parte hartzen dute!!!

Astitz: Ingurugiro Eskola (LH3)

Zein ondo ibili gara Astitzeko ingurugiro eskoletan 3.mailakook!! Ba al dakizue?  Basajaun ezagutu genuen! Eta hori gutxi balitz galtzagorriei etxetxoak egin genizkien!! Bai bai, basajaun, galtzagorriak, herensugeak…erabat magikoa izan da! Eta Mendukiloko kobazuloak, zer esanikez! Ze nolako kobazulo handia eta polita! Ba al zenekiten, bertan, troglobioak bizi direla? Garai batean, koloretsuak ziren baina hainbeste urte …

Astitz: Ingurugiro Eskola (LH3) Read More »

Uraren kontsumo arduratsua (DBH1)

1. DBHko ikasleek badakite klima aldaketa murrizteko ezinbestekoa dela norberak bere esku dagoena egitea eta zenbait konpromiso hartzea. Biologia eta Geologia ikasgaian uraren kontsumo arduratsua landu dugu. Ikasleek, klasean ikasitakoa transmititzeko eta eskolako langile nahiz ikasleak gai honen inguruan kontzientziatzeko, pasiloan eta geletan jartzeko mural batzuk prestatu dituzte taldeka. Baina, ez hori bakarrik! Ura aurrezteko …

Uraren kontsumo arduratsua (DBH1) Read More »