Tipo: 2019ko iraila

Musika eta Dantza eskola (LH1)

Lehenengo mailako ikasleak Donostiako udal musika eta dantza eskolan egon ginen ostiralean nota musikalen inguruko antzerki bat ikusten. Nota musikalak galtzeko zorian zeuden eta antzerkiko protagonistei hauek berreskuratzen lagundu genien. Primeran pasatu genuen!

Zinemaldia (LH)

Joan den astean, irailak 24, asteartea hain zuzen, Anoetako belodromora  joan ginen Donostiako Zinemaldi Internazionalaren filma bat ikustera. LH- ko ikasleok gerturatu ginen “Tximinoen erresuma”ikustera. Benetan hezigarria izan zen, eboluzioari buruzko milaka gauza ikasi genituen eta goiz berezia pasa genuen beste eskoletako 2000 ikasleekin batera. Datorren urtean gehiago!!!