Tipo: 2019ko abendua

Abendua Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzan, abendua oso  hilabete berezia da.  Abenduak 3 Euskararen eguna denez,herri kirolak, abestiak, DBH4ko ikasleen antzerkiak, txokolatada eta hainbat ekintza berezi izan ohi ditugu gure hizkuntza maitearen eguna ospatzeko. Gabonak gertu ditugu, beraz apaingarriak, eskulanak eta lan desberdinak egiten ditugu. Eta noski, Gabonetako jaialdirako entseguekin hasten gara. Talde bakoitzak gabon kanta bat aukeratu eta …

Abendua Haur Hezkuntzan Read More »

Erasmus+ ”Working in the European Union”

Gure ikastetxeko 1. Batxilergoko ikasleak Alemaniako ikastetxe batekin batera lanean  ari dira “WORKING IN THE EUROPEAN UNION” ERASMUS+ proiektuaren barruan. Beste jarduera batzuen artean, proiekturako logoa aukeratzeko lehiaketa antolatu dute eta hemen duzue diseinu irabazlea. Zorionak parte hartu duzuen ikasleoi.

Bigarren eskuko azoka solidarioa

Pasaden asteazkenean, abenduak 11n, MundaizEKO taldeko partaideok bigarren eskuko azoka bat antolatu genuen eskolako frontoian. Jostailuak, baserritar jantziak, liburuak, mahai-jokoak eta abar izan genituen salgai. Hurrengo asteazkenean, abenduak 18an, berriro irekiko ditugu azokaren ateak.  Prest egongo gara zuek hartzeko eta bigarren erabilera bat emateko geure etxeetan bazterturik genituen gauzei. MundaizEKO