Tipo: 2018ko urria

Igeriketa 2018/19 (LH2)

Aurten ere Lehen Hezkuntzako 2. mailako neska-mutilek igeriketa ikastaroa egin dute Zuhaiztiko polikiroldegian. Oso gustura ibili dira eta eguraldiak ere lagundu du.Oso egun politak izan ditugu igerilekuan bustitzeko. Hango begiraleak eta langileak oso jatorrak izan dira gurekin.

Azterkosta 2018 (DBH1)

Aurreko astean, Biologia eta Geologia ikasgaian, AZTERKOSTA 2018 kanpainarekin bat egin genuen DBH1eko ikasleok. Itsasoko eta eskolako uraren kalitatea aztertu ahal izateko laborategi batean bilakatu genuen gela. Donostiako portuko eta eskolako txorrotako ur laginek duten azidotasuna, nitrato kontzentrazioa eta fosfato kantitatea neurtu genituen metodo zientifikoa praktikan jarriz. Lasai egon gaitezke, eskolako nahiz itsasoko urak kalitate ona baitute!

Hockey Mundaiz Sevillan

Partidu “amistoso” batzuen ondoren, haietan sentsazio txarrak jaso ondoren eta haiei buruz erreflexionatu ondoren, Sevilla aurrera pauso bat zen. Aurrera pauso bat aurtengo txapelketa buruan izanik. Esperientzia hau bizitzeko eta gauzak hobetzeko grinarekin, hegoaldeko hirira inongo beldurrik gabe iritsi ginen. Organizazio onari esker, talde guztiak nahiko berdintsuak ziren, hau da, talde indartsuak bata bestearengandik zertxobait …

Hockey Mundaiz Sevillan Read More »

Entzunaldi aktiboak (LH1)

Irailaren 21ean, 1.mailakook kontzertu pedagogiko batera joan ginen poz-pozik. Entzunaldi aktibo  horiek guztiek helburu nagusi bat dute, kontzertuetara joateko ohitura sustatzea hain zuzen. Hau da, ikasleak musikaren mundura hurbiltzea, musikarekiko duten zaletasuna sustatzeko eta haurrek musika tresnak jo ditzaten bultzatzeko.  “Marina, lapurra eta eskalaren notak” entzunaldia,  Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat zuzenduta  dago. Primeran pasa genuen  …

Entzunaldi aktiboak (LH1) Read More »