Tipo: 2018ko abendua

Etxeko ekonomia – Kontsumobide (DBH1)

DBH1eko ikasleek Kontsumobide elkartearen eskutik etxeko ekonomia gestionatzen ikasi dute. Familia eredu desberdinak aztertzeko aukera izan dute eta beraien ekonomia kudeatu dute. Etxe batek dituen diru sarrerak eta irteerak aztertu dituzte eta benetan diruak duen balioaz hausnartu dute. Honela, garai kontsumitzaile hauetan ardurazko kontsumo baten garrantziaz ohartuz.

Gabonetako jaialdia (LH)

Aurten ere LHko ikasle eta irakasleek Gabonetako Jaialdi polita prestatu dute. Txanda honetan LHko B gelak izan dira parte hartu dutenak eta antzerkia, gabon kantak eta dantza zoragarriak ikusteko aukera izan dugu. Hurrengo txanda Akoentzat!

Antzerkia euskaraz (HH)

Urtero bezala, DBHko ikasleek antzerki polit batzuk prestatu dituzte Haur Hezkuntzako umeentzat. Eskolako txikienak betiko ipuinen antzezmenak ikusten liluratuta gelditu dira. Hiru txerrikumeak, Edurnezuri, Errauskine, Otxoa eta zazpi antxumeak besteen artean izan dira disfrutatu ditugun antzerkiak. Eskerrak eman behar dizkiegu parte hartu duten guztiei hain esperientzia politak disfrutatzeko aukera emateagatik.

Euskaraldia eta euskararen eguna 2018 (LH)

Aukeratu zure rola eta hartu kontrola. Hori da gure ikastetxean egiten ari garena. Ahoz zein belarriz, prest gaude Euskaraz bizitzeko. Euskaraldia etengabeko saiakera-aldia da heziketa-komunitatea osatzen dugun guztiontzat. Ikastetxea ahobiziz beteriko gunea da.  1. hitza, 2., 3. eta hurrengo guztiak euskaraz izaten dira, gure hizkuntzaren bizitasuna bazter guztietatik hedatuz. Erne gaude, belarriak tente eta ahoa …

Euskaraldia eta euskararen eguna 2018 (LH) Read More »