Tipo: 2017ko urria

Kontzertu pedagogikoa (Lehen Hezkuntza)

Urtero bezala LH 1. mailakoak Kontzertu Pedagogikoan izan dira Egiako Musika eskolan. Beste ikastetxe batekin batera , urriaren 6an, ostirala, han egon ziren eta oso ondo pasa zuten abesten, dantzatzen eta txalotzen. Hurrengo urtean errepikatzeko asmoarekin geratu dira!!! Musika eskolaren bloga ikusteko egin klik hemen. Gelako argazkia deskargatu eta hainbat jarduera multimedia egiteko aukera izango duzue.

Next robota (Haur Hezkuntza, 4 urte)

Aurten ere Robotika proiekturarekin  jarraitzen dugu. Oso gustora burutzen duten jarduera da. Next robotaren bidez Curriculumeko eduki desberdinak lantzen dira, pentsamendu konputazionalarekin hasten gara, programazio hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak erdiesten dira. Jolasen bidez programazioko lehen urratsak ematen dituzte. Tapiza desberdinak erabiliz eskolan lantzen ari garenaren osagarri.