Tipo: 2017ko maiatza

Ama birjinaren hilabetea

Maiatza Ama Birjinaren hilabetea denez, eskolan zenbait ekintza desberdin antolatzen ditugu umeek Ama Birjina hobeto ezagutu dezaten. Ekintza hauetako bat hilabete honetan zehar goizero otoitz txiki bat egitea da. Honetaz gain, umeek  loreak ekartzen dizkiote bere irudia apainduz eta asko disfrutatzen dute ekintza honekin.

Bertso Jaialdia: Antzoki Zaharra

LH-ko 5. mailako ikasleak Antzoki Zaharrean izan dira. Bertso Jailadia zela eta, bertan, ikasleak bertso-kantuan aritu dira. Urduritasuna alde batera utzi, eta jendeaurrean egoten ederki dakitela frogatu dute. Gurasoak seme-alabak ikustera hurbilduz, gogotsu animatzen egon dira. Esperientzia  polita izan da!

IKT Heldutasun-maila: aurreratua

Ikastetxeak 2016-17 ikasturtean IKT Heldutasun-maila aurreratua lortu duela jakinarazi nahi dizuegu. Digitalizazio prozesuak (administratibo zein pedagogikoak), komunikazio digitala, irakaslearen koaderno digitala, baliabide didaktiko propioak, Ikaskuntzako Ingurune Birtuala, besteak beste, izan dira azken urteetan garatutako ekintzak. Gure hezkuntza komunitateko kide guztiei eskertu nahi diegu egindako lana. Bere esfortzua eta ilusioa aipatu beharra dauzkagu. Ikasturte hasierako helburua …

IKT Heldutasun-maila: aurreratua Read More »