Tipo: 2016ko urria

Bizikletada 2016 (Eskolako bidea)

Europako Mugikortasun Astearen barruan, aurten, Bizikletadan parte hartu dugu DBH-ko 2. eta 3. mailekin. Mugikortasuna, ardatz nagusi bezala dugu eskolak parte hartzen duen Eskolako Agenda 21 eta Eskolako bidea proiektuetan. Mundaizeko 100 ikasle inguru parte hartu genuen, beste 12 ikastetxeekin batera. Guztira ia 1000 txirrindulari elkartu ginen Donostiatik 10 kilometroko ibilbidea egiteko. Hiri polita dugu bizikletaz edo oinez mugitzeko, …

Bizikletada 2016 (Eskolako bidea) Read More »

Irteera Urederrera (Batxilergoko 1. maila)

Irailaren 26an Urederrara joan ginen. Goizeko 8-tan autobusa hartu, eta hara joateko bidea hartu genuen. Ailegatzean motxilak hartu eta bi orduko ibilbide bat egin genuen. Lokatzaz beteta zegoen eta zenbait pertsona erori arren zauriturik gabe bueltatu ginen. Bero handia egiten zuen eta Urederraren ura eskertzen zen oso hotza zegoelako. Denok harriturik geratu ginen putzuetako ur …

Irteera Urederrera (Batxilergoko 1. maila) Read More »

Historiaurrea (Haur Hezkuntza)

Lagunekin gelan historiaurrea ezagutu dugu. Duela urte asko eta askoko kontua da Historiaurrea. Idazketa ere ez ez zen existitzen, lehen gizakiak haitzuluetan bizi ziren. Haitzuloetako hormak eta sabaiak margotzen zituzten. Harrien hautsa, egur errea eta animalien odola erabiltzen zuten pintura egiteko. Zenbat gauza ezagutu dugu Historiaurrea inguruan!!!!!

GipuzkoAround

GipuzkoAround proiektuak Gipuzkoako 89 udalerriak lehen aldiz bideo batean elkartzeko helburua dauka. 6 minutuko bideoan gure lurralde historikoaren herri eta hirien txoko, kale, monumentu,pertsona eta paisai esanguratsuenak biltzen ditu. Jesusen Bihotza Mundaiz ikastetxetik gure ekarpena egin dugu, gure lankide bat proiektuan delarik. Gustoko izatea espero dugu!

Igerilekua (LH 2. maila)

L.H. 2 mailako ikasleek ez dute oraindikan bainujantzia jaso! Irailaren 19 an igeriketa ikastaro bat hasi ziren egiten Zuhaiztiko polikiroldegian. Oso gustura joaten ari dira eta egia esan, eguraldiak ere laguntzen du. Ekainean Richard Oribe igerilaria  ezagutu ondoren, hortxe ari dira jo eta ke.