Tipo: 2016ko otsaila

Euskararen txantxangorria

Euskararen txantxangorria Mundaizera iritsi da!!! Elkarrekin hegan egitean, bertigoa badoa. Hegoak astindu, airetik mugitu. Elkarrekin kilometroak egin. Elkarrekin, zeruaren muga ez dago horren urrun. Elkarrekin hitz bat ozenago entzuten da, ehunka txoriren hegaldia bezala. Hau da gure sinboloa, denona. Euskaraz hitz egiteko gonbidapena. Eman hegoak euskarari!!!!

Ihauteriak 2016 (Haur Hezkuntzan)

2016ko inauteriak HHko umeek eta irakasleok animaliez mozorroturik ospatu dugu. Gurasoen laguntzaz mozorroak oso politak eta biziak egin ditugu. Animalia oso koloredunak izan dira: urte batekoak erleak, 2 urtekoak tximeletak, 3 urtekoa untxiak, 4 urtekoak txoriak eta 5 urtekoak pinguinoak. Aurten, otsailak 5ean, desfilea egitea tokatu zaigu. Oso eguraldi ederrarekin HHko eraikuntzaren patioan egin ahal …

Ihauteriak 2016 (Haur Hezkuntzan) Read More »

Entzunaldi aktiboa: Soinuaren ezaugarriak (LH 3. maila)

Otsailaren 5ean, 3.mailakook kontzertu pedagogiko batera joan ginen poz-pozik. Entzunaldi aktibo  horiek guztiek helburu nagusi bat dute, kontzertuetara joateko ohitura sustatzea hain zuzen. Hau da, ikasleak musikaren mundura hurbiltzea, musikarekiko duten zaletasuna sustatzeko eta haurrek musika tresnak jo ditzaten bultzatzeko.  “Soinuaren ezaugarriak” entzunaldia,  Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat zuzenduta  dago. Bertan, soinuaren ezaugarriak dira protagonistak: tinbrea, …

Entzunaldi aktiboa: Soinuaren ezaugarriak (LH 3. maila) Read More »