Tipo: 2016ko ekaina

Richard Oriberekin topaketa (LH1)

Kurtsoko azken egunetan Richard Oribe ,kirolari paraolinpikoa ,eta bere entrenatzailea, De Aymerichen bisita jaso genuen. Bisita oso interesgarria izan zen, bizitzako arlo guztietan oztopoak gainditzeko ahaleginaren eta eguneroko lanaren garrantziaren balioa erakutsi zigun bakoitzaren nahiak eta helburuak lortzeko.

Familiaren eguna

Familiaren eguna eskolako jaietako festen artean atseginenetakoa da. Egun honetan denon gozamanerako jarduera desberdin asko egiten dira: partidoak, gimnasia erritmikako saioak, puzgarriak, jokuak, dantzak… Jarduera garrantzitsuenetako bat kurtso bukaerako jaialdia da non umeek irakasleen laguntzarekin ilusio handiz parte hartzen dute. Guzti honekin eskola familiarteko , lagunarteko eremua izatea nahi dugu.