Tipo: 2016ko abendua

Santo Tomas eguna (Lehen Hezkuntza)

Gabonaldia badatorrela-eta, gaur San Tomas eguna ospatu berri dugu Mundaizen. Ohitura izaten den moduan, baserritarrez jantzi gara, eta poz-pozik txistorra-ogitartekoa jateko heldu eskolara. Odolkia ez da Potxolarena izango, baina gogotsu egin diogu hozka! Hauxe da Eguberri hasiera ospatzeko era aparta!

Gabonetako jaialdia (Lehen Hezkuntza)

Aste honetan gabonetako jaialdia ospatu dugu. Oporraldiekin hasi baino lehen gure ikasleek hilabetez prestatu duten antzerki, ipuin, dantzak eta abestiak aurkeztu digute ilusio askorekin. Gabonetako jaialdia hasteko 1.B ko ikasleek “Astotxo gainean!” gabon-kanta maitasunez prestatu dute. L.H.2.B-ko ikasleek historio polit bat kontatu digute Olentzero eta Mari Domingiri buruz. 3.B ko ikasleok gabonetako antzerkitxo bat prestatu …

Gabonetako jaialdia (Lehen Hezkuntza) Read More »

Euskararen eguna 2016 (LH)

Ikasturtero  bezala, aurten ere, euskararen nazioarteko eguna ospatu dugu Mundaiz ikastetxean. “Zer egin dezaket nik euskararen alde?” lelopean ekin genien aurtengo edizioko jarduerei. Ikastetxea poz giroan murgilduta zegoelarik, gela bakoitzak bere bideoa prestatu zuen, Huntza taldeko abestiak lagunduta. Guztion ideiak eztabaidatu ondoren eta behin erabakia hartuta, prestaketa lanekin hasi ginen. Hasierako urduritasuna alde batera utzita, …

Euskararen eguna 2016 (LH) Read More »