Tipo: 2015eko uztaila

Donejakue bidea 2015

Uda honetan Batxilergoko bi ikaslek Donejakue bidea egin dute korazonista ikastetxeko beste ikasle batzuekin batera. Jarduera hau adiskidetasuneko, solidaritateko, lazatasuneko eta elkartzeko esperientzia izan da beraientzat. Bizitza bide bat da eta hartan liburuetan ikasten ez diren gauzak daude, larruazaleko bidea, izerdiaren bidea… bihotzaren bidea erabiliz ulertzen ditugunak.

Gares 2015

Twisterreko begirale-taldeak berriro Garesen egiten den kanpamentua antolatzen lagundu du. Kanpamentu honetan Mundaizeko eta beste ikastetxe korazonistetako ikaslek parte hartu dute, lagunak egiteko, udaz gozatzeko, esperientzia berriak bizitzeko eta autonomian, erantzukizunean eta lankidetzan hazteko gogoarekin.

Lehen Hezkuntzako Udalekuak 2015

Dagoeneko 15 urte baino gehiago daramatzagu ikastetxeko udaleku paregabeak antolatzen eta lehenik eta behin eskerrak ematea gustatuko litzaiguke, alde batetik gure ikastetxearik, Kanpusaren esku utzi baikaitu bere instalazio bikainak eta bestalde, urtero izaten ditugun ikasle guztiei. MILA ESKER DENOI! Udalekuko begiraleok udara on bat opa dizuegu. Gehiago jakiteko…

Haur Hezkuntzako Uda 2015

Aurten ere, Mundaizeko “Haur Hezkuntzako Uda” ospatu dugu uztailan. Gure ikasleek hilabete dibertigarria pasa dute laguntxo berriak egin dituzten bitartean. Izan ere, gure ikasleez gain beste eskoletako haurrak etortzen baitira gurekin udaz gozatzera. Beti bezala, ekintza berriak egiteko aukera izan dugu eduki ditugun laguntzaileei esker. Mila esker guztiei!!