Tipo: 2015eko iraila

194. urteurrena

Irailaren 30ean, Anaia Korazonistak ditugu gogoan, hau da, gure ikastetxeko eta munduan zehar dauden Ikastetxe Korazonista guztien historia dakargu gogora. 1821. urtean (gaur 194. urtemuga ospatzen dugu) pertsona paregabe batek, Aita Andres Coindrek, hain zuzen ere, (Kartelean ikus dezakezue) aparteko ideia izan zuen: Bere jaioterriko kaleetan zehar, Lyonen, alegia,  zeuden haurrak jaso eta heziketa eman. …

194. urteurrena Read More »

Modelismo haur tailerra

Asteburu honetan zehar VIII. ‘Donostia Hiria’ Modelismo Estatikoko lehiaketa eta erakusketa antolatu du Gipuzkoako Modelismo Estatiko Elkartea (AGME). Hortaz aparte, aeromodelismo erakusketa, 3D inprimagailuekin eta droneekin erakustaldia… LHko eta DBHko ikasle batzuk II ‘Mundaiz Ikastetxea’ Modelismo Haur Tailerrean parte hartu dute. Bere lehen maketa egin ahal izan edo irudi bat lantzeko aukera izan dute. Bide …

Modelismo haur tailerra Read More »

Miru eta bere laguna

Ikaragarrizko istorioak gertatzen diren aintziran bizi den sorgin bat da. Baina, ez da sorgin arrunt bat, ez, ez. Aintziraren inguruan gertatzen diren abenturak kontatuko dizkio, bere istorioak entzuteko prest dagoen guztiari. Ipuin hauen helburu nagusienetako bat, berdintasuna jorratzea da. Hori bai, txikientzat egokituta eta erraz ulertu dezaten.

Ingurugiro eskolak (LH)

Aurten ere, urtero bezala, Lehen Hezkuntzako ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute ikasturteari hasiera emateko. Primeran pasa dute guztiek, momentu eta egoera bikainak eta ahaztezinak eraman dituzte bueltan etxera. 3. mailakoek Astiz bisitatu dute, 4. mailakoek Beintza-Labaien, 5. mailakoak Uitzin ibili dira eta 6. mailakoak Martindozenean. Jadanik prest daude hurrengo urteko abentura berriekin ezin hobeto …

Ingurugiro eskolak (LH) Read More »

Donostiako Zinemaldia

Donostiako Zinemaldian murgilduta, irailaren 22an, Anoetako belodromora joan gara Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik seigarren mailara bitarte; txikienak autobusez, helduenak oinez. Zorionez, ez zigun zaparradarik bota, eta lehor iritsi ginen emanaldira. Bertan, Asterix eta Obelix Jainkoen Egoitzan filma ikusi genuen eta argazkietan ikusten den bezala, ikasleentzat gustagarria izan zen.

Elkarbizitzak: gelakidea ezagutuz (DBH)

Irailaren 14an, DBHko gela guztiek izan zuten elkarkidetza eguna, errespetua, talde izaera, laguntasina eta ilusioz giro batean. Elkarbizitza hauetan, ekintza, joku eta dinamika ezberdinak eraman zituzten aurrera ikasleek, guzti hau, hasi berria dugun ikasturte hau gogoz, indarrez eta batez ere talde giro bikain batean hasteko helburuarekin. Mundaizen argi daukagu, ikasleen heziketaren zati garrantzitsu bat, giza …

Elkarbizitzak: gelakidea ezagutuz (DBH) Read More »