Tipo: 2015eko azaroa

Gurpil-aulkiko saskibaloia: Sentsibilizazio-jardunaldia Mundaizen

DBH-ko ikasleek Salto Bera Berari esker gurpil-aulkiko saskibaloia ezagutu ahal izan dute. Gonzalo Martínez entrenatzaileak eta Joseba Fernández jokalariak kirol honen oinarrizko nozioak erakutsi dizkiete ikasleei, hitzalditxo informatzaile eman dute eta jokoen eta partidatxo baten bidez praktikatu dute. RETAbet.es GBCren jokalari hauen laguntza ere izan dute: Travis Wear y Zoran Vrkic. El RETAbet.es GBC-k jardunaldiaren …

Gurpil-aulkiko saskibaloia: Sentsibilizazio-jardunaldia Mundaizen Read More »

Bide Hezkuntza 2015 (LH)

Azaroaren erdialdean, 5.eta 6.mailako ikasleok, bide hezkuntzako ikastaro motz batean parte hartu dugu. Lehenengo saioan modu didaktiko batekin, hiritik nola mugitu behar garen, bai oinez, baita bizikletaz ere erakutsi digute. Bigarren saioan gure ikastetxeko aparkalekua, zirkuitu xume batean bihurtu ondoren, bizikleta gainean nola mugitu behar garen irakatsi digute. Beste ikastaro aberasgarri bat gainditu dugu!

Euskararen eguna 2015

Urtero bezela, Mundaiz Ikastetxean Euskararen Eguna ospatuko dugu abenduaren 3an. Gure ikasleak euskal kultura, hizkuntza eta historiarekin  jarri nahi ditugu erlazioan. Euskara ez dugu soilik gela barruko ikasgai bat bezala ulertzen, gure eguneroko bizitzan, harremanetarako, ondo pasatzeko eta gozatzeko ere erabili nahi dugun hizkuntza da baita ere. Honetarako  ekintza ezberdinetan parte hartuko dugu: Haur Hezkuntza: …

Euskararen eguna 2015 Read More »

Behobia-Donostia (junior) irabazlea

Leire López Dambolenea, Batxiler 1-eko ikasleak Behobia-Donostia (junior) korrika lasterketa irabazi zuen. Lasterketa azaroaren 8an izan zen, 4,4km-ko distantzia, eta Leirek 16 min 37 s har izan zuen saioa burutzeko. Zorionak Leire Segi horrela! Hona hemen prentsa-ohar batzuk:

5 urteko ikasleak DBUS-era

Eskolara iritsi eta goiza polit bat pasatzeko asmotan  autobusera sartu eta DBUS era abiatu ginen. Iritsi eta gela batean sartu ondoren,  autobusak denboran egin duen bilakaera erakutsi ziguten. Baita martxan zeuden autobusak nondik zebiltzaten ere ikusteko aukera izan genuen. Ondoren autobusera  joan ginen, han sartu eta gure harridurarentzat paperak eman eta dena zikintzeko aukera eman …

5 urteko ikasleak DBUS-era Read More »