Mundaiz_EKO taldea

Nor gara?

Aldaketa klimatikoa saihesteko eskola mailan zenbait neurri hartzeko beharra ikusi dugun ikasle eta irakasle talde heterogeneoa gara, gaian interesaturiko 3. DBH-ko eta 4. DBHko ikasleez eta Biologia ikasgaiko irakasleez osaturikoa hain zuzen ere.

Zer lortu nahi dugu? 

→ Eskola mailan ahalik eta zabor gutxien sortzea, ahalik eta gehien berrerabiltzea eta behar bezala birziklatzen ikastea.

* Eskolan bertan egiten diren ekintzetan: klasean, eskolako ospakizunetan…

* Irteeretan edota eskolaz kanpoko ekintzetan.

* Jangelan.

→ Eskola komunitatearen parte den pertsona oro garapen jasangarri baten garrantziaz kontzientziatzea eta ondorengo gaien inguruan informatzea:

* Elikadura mota desberdinak (bertako produktuak, elikagai transgenikoak, beganismoa…).

* Aztarna ekologikoa gutxitzeko har ditzakegun neurriak (uraren kontsumoa, energiaren kontsumoa, garraio publikoa, hondakinen kudeaketa…).

* Aldaketa klimatikoarekin lotutako mundu mailako arazoak: berotze globala, basogabetzea, espezie inbaditzaileak sartzea, plastikoaren arazoa…

Noiz eta non bilduko gara?

Bilerak ostiraletan izango dira, 13:30etan (klaseak amaitutakoan), DBH 4.A gelan.

Nor etor daiteke bileretara?

Garapen jasangarri baten alde lan egiteko prest dagoen edonor.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *