Orientazioa Lehen Hezkuntzan

Hartzaileak

  • Ezagutzetan eta prozeduretan atzerapen esanguratsuak dituzten ikasleak, beste ikastetxe batetik etorriak, heldutasun berantiarra dutenak, edo beste arrazoi batzuengatik ere izan daitezke.
  • Norbanakoak, ikasketetan dituen zailtasunak, dislexia, irakurketa-idazketa prozesua…
  • Arreta maila gabezia nabarmena duten ikasleak, hiperaktibitate zantzuak, jokabide arazoak…
  • Autokontzeptu baxua izateagatik emaitza kaxkarrak dituzten ikasleak, eta bide horretan lan egin beharko da beraiekin.
  • Etorri berriak diren atzerritarrekin hizkuntz errefortzua egingo da, beharrezkoa iruditzen baitzaigu ikastetxean integratzeko.

Helburuak

  • Ikasketa guztietarako oinarria izan dezaten, lehen mailetan irakurketa eta idazketa indartu.
  • Irakurketaren ulermena eta irakurketako abiadura sustatu maila desberdinetan.
  • Ikasleak beraien kabuz kontrola daitezen, desio ez diren jokabideetan, baliabide desberdinak eskainiko zaizkie bai beraiei bai inguruko pertsonei ere.
  • Eskolako errendimendu baxua dutenentzat motibazio eskainiko zaie.
  • Talde barruan dauden ikasle batzuei, ikasturteko minimoak lortzen lagunduko zaie.
  • Beraien balorazio ez hain baikorra duten ikasleentzat autoestimua eskainiko zaie.
  • Ardura eta lan egiteko gogoak landuko dira estimulazio pertsonalizatu bat behar duten ikasleei.
  • Bai Lehen nahiz Bigarren Hezkuntzan, atzerritar ikasleen plangintzaren azken helburua, kalitatezko arreta bat eskaintzea litzateke, aniztasun kulturaleko ikasleen behar bereziei erantzuteko.