Leisure time group

Twister leisure time group

Kaixo familia!

Pasaden urteetan bezala, aurten ere Twister Aisialdiarekin hasiko gara hemendik gutxira, sorpresa askorekin eta beste Korazonista ikastetxeekin elkarlanean gauza zoragarriak egiteko.

Eta berrientzat, zer da Twister?

Twister larunbatetan elkartzen den Mundaizeko aisialdi taldea da. Funtsean, aisialdiaren helburua, eskola-ordutik kanpo, ikasgelako eta kurtso ezberdinetako beste zenbait ikaskiderekin batera ongi pasatzea da. Horretaz gain, eskolako egunerokotasunean dagoeneko lantzen diren balore, sentimendu… lantzen ditugu, gure ikasleak pertsona integralak eta adimen osokoak bezala hezten saiatzeko, justizia, solidaritatea eta boluntariotzan bizitzen sustatzeko. Horretarako, zenbait ekintza prestatzen ditugu: jolasak, taldeko dinamikak, tailerrak, irteerak, merendolak, beste ikastetxeetako aisialdiko ikasleekin bizikidetasunak etabar.

Noiz elkartuko gara?

Ikasturte honetan aurrekoetan bezala, LH-ko 4.,5. eta 6. mailan eta DBH-ko 1., 2. eta 3. mailako ikasleei taldea irekiko dira. Hainbat ekintza elkarrekin egingo ditugu baina, taldea ateraz gero, beste askok LH eta DBHkoak banatuta egingo ditugu. DBH-ko 4 eta Batxilergoko 1. edo 2. mailakoa balin bazara, ere parte hartu dezakezu, premonitore edo begirale moduan.

Zenbat kostatzen da?

Aurreko urteetan bezala, larunbatetan 16tatik 18tara hamabost egunero gutxi gora behera elkartuko gara. Elkarbizitzak egongo diren asteburuetan ordutegia desberdina izango da etxetik kanpo lo egiten dugulako, baina lasai egon, denborarekin abisatuko zaituztegu.

Hauek izango dira urte honetan elkartuko garen datak (orientagarriak dira, aldaketak egon daitezke ekintza zehatz batzuk prestatzerako momentuan eta.)

Nola apuntatu behar zarete?

Interneten bidez sortutako galdetegia bete behar duzue besterik gabe. Galdetegira sartzeko hemen klikatu behar duzue.

Galderarik baldin badauzkazue, zalantzarik gabe email bat bidali (twister@gmundaiz.com) eta lehen bait lehen zalantzak argitzen saiatuko gara. Bestela Haur Hezkuntzan Silviaz galdetu zalantzak argitzeko.

Begirale izan nahi?

DBH 4. mailan, Batxilergoko ikaslea edo eskolako ikasle ohia balin bazara eta eskolako aisialdi taldean parte hartu nahi baduzu, begirale bezala gurekin egon zaitezke.

 

Umeekin egon eta ondo pasatzeaz gain, udako hainbat ekintzetan parte hartzeko lehentasuna izango duzu, bai partaide bezala baita begirale moduan joateko ere. Gainera, kurtsoan zehar hainbat formakuntza egingo ditugu beste Korazonista taldeetako begiraleekin batera, gure artean ere aisiko momentuak izateko baita poliki poliki gure burua prestatzeko. Gainera, begirale titulu ofiziala ateratzeko eman behar dituzun pausoetan gidatuko zaitugu.

 

Beraz, zalantzarik balin baduzu, gurekin harremanetan jarri twister@gmundaiz.com emailera idatziz edo zuzenean begirale izan nahi baduzu hurrengo galdetegia bete.