Tipo: May 2016

Bertso jaialdia 2016 (LH 5. maila)

Maiatzaren 16an, “Gu ere Bertsotan” proiektuaren baitan, 5.mailako ikasleok, Bertso Jaialdian parte hartu dugu, hau Alderdi Zaharreko Antzoki Zaharrean izan da eta urte osoan landutakoa jendaurrera eramateko asmoarekin antolatua.  Haurrak oso motibatuak egon dira. Jaialdia oso ondo antolatuta eta bertsolari gazte hauek  primeran egon dira. Hasieran urduri samar, baina aldi berean gustura. Gurasoek ere landutakoa …

Bertso jaialdia 2016 (LH 5. maila) Read More »

Ama Birjinaren lore eskaintza (HH)

Udaberria iritsi da eta honekin batera loreak, eguraldi ona… Gurean maiatzako hilabete honetan Ama Birjinaren hilabetea ospatzen dugu, loreak eskainiz bere irudiari. Era berean, aprobetxatzen dugu eta aretoan ospakizun berezi bat antolatzen dugu, otoitz eginez guztiok batera.

Marubitxoa (Haur hezkuntza)

Urtero bezala, ostegunean Cristina Enean egon ginen Marrubitxo bisitatzen. Parkean bizi denez animalitxo guztiak aurkeztu zizkigun eta bertan dauden lore eta zuhaitz guztiak erakutsi zizkigun. Hori dena erakusteaz gain, parkeko sekretu eta istorio guztiak kontatu zizkigun! Andereñoek gelan erakutsi diguten bezala, Marrubitxok ere natura zaintzeak duen garrantziaz hitz egin zigun. Oso ondo pasa genuen eta …

Marubitxoa (Haur hezkuntza) Read More »

Teknologia. Proiektua: kotxea.

Esperientzia dibertigarria eta baikorra iruditu zaigu. Gauza berri pila bat ikasi ditugu. Gainera, kurtso hasieratik egin ditugun gauza guztietatik entretenigarriena izan da. Pena bat izan da kotxe funtzionatzea ezin izana baina esperientzia polita hau errepikatzea espero dugu. Mikel Legarra eta Javier Garmendia (DBH 4. maila)

Lasterketa solidarioa (LH)

Aurten ere, LH-ko ikasle eta irakasleok Aste Solidarioa ospatu berri dugu. Egunotan, hainbat ekintzatan hartu dugu parte: lasterketa solidarioan, bokata solidarioan, gutun-azal solidarioan, eta beste. Horren guztiaren helburua da Lowatongo (Vanuatu-ko) eskola berreraikitzea, Anaia Korazonistek Ozeanian daramatena. Zein ondo pasa dugun parte hartzen eta laguntzen!