Tipo: March 2019

Bicentenary (Preschool 2 years)

Aurten, pozteko arrazoi garrantzitsu bat dugu; izan ere,  Anaia Korazonisten 2. mendeurrena ospatzen ari gara. Gure sortzailea izan zen André Coindrek egindako lana gogoratu dugu, eta haren eskuzabaltasun urratsek gure txikiengan iraun dezaten espero dugu. Lan egindakoaren erakusle dira HHko txikitxoek sortu duten kartel polita.

Ekin Merkatu workshop

Martxoaren 12an Ekin Merkatu tailerra egin genuen bazkal ostean. Aibak enpresako nutrizionistak, Haizeak, tailer hau prestatu zuen garaiko fruta eta barazkien inguruan eta ikasleek, begiak itxita, zentzu ezberdinekin joku bat egin zuten fruta ezberdinak asmatzeko. Bukarean, ikasle bakoitzak fruta pintxo moruno bat dastatzeko aukera izan zuen. Ze goxua!

Brother Policarpo (Primary)

Urtero bezala martxoaren lehenengo ostiralean gure eskolako erreferente garrantzitsuaren eguna ospatzen dugu, Policarpo anaia. Aste osoan zehar anaia oroitzen eta goizeko hausnarketan bere lana aztertzen egon ostean, martxoaren 1ean liburuak alde batera utziz ikasgeletatik atera ginen ikasle eta irakasle guztiak. Ikastetxeko patioan jolasak egin genituen, Cristina Enea parketik paseatu, dantzatu… eta hamaiketako on batekin eguna …

Brother Policarpo (Primary) Read More »

Amets bat (Primary 5th)

Urtero bezala, 5. mailako ikasleek Zubietara joateko aukera izan genuen Errealeko jokalariak ikusteko eta klubaren historia ezagutzeko.  Primeran pasa genuen jolasak egiten eta jokalariak animatzen entrenamenduan. Bukatzean, jokalari asko gerturatu ziren agurtzera eta autografoak sinatzera. Gainera, Miguel Angel Moyá atezainarekin eta Iraia Iparragirrerekin egon ginen eta gure galderei erantzuteaz gain, klaserako poster bana sinatuta eman …

Amets bat (Primary 5th) Read More »