Tipo: February 2019

”Ekotalo” workshop

Otsailaren 27an Ekotalo tailerra egin genuen bazkal ostean. Lehendabizi, Julenek ekologiko eta transgenikoen arteko desberdintasunak azaldu zizkigun eta artoa nola lantzen den ere erakutsi zigun. Gero, ikasleok arto ekologikoz egindako txokolatezko taloa dastatu ahal izan genuen. Ze goxua!

Fruit salad (Preschool 3 years)

3 urteko haurrak elikadura eta ohitura osasungarriak lantzen ari dira. Horregatik, guztien artean mazedonia handi bat prestatu dute hamaiketakorako. Bakoitzak etxetik fruta bat ekarri du, zuritu, andereƱoak txikitu, zukua prestatu, dena nahastu, azukre pixka bat bota eta mazedonia prest dago dastatzeko. Mmmmmmm, ze ona!!! Zein izango ote da hurrengo errezeta?

Izar Lekuko erakustaldia

Urtero bezala, eskolako gimnasia erritmikoko taldeek, beste ikastetxeekin batera, beraien lanak aurkeztu zituzten Carmelo Balda pilotalekuan egin zen erakustaldian. Bertan, urduritasuna alde batera utzi eta ilusio handiz dantza egin zuten.  Izar Lekuko taldeek kurtso hasieratik egin duten lan izugarria erakutsi zuten. Zorionak!