Tipo: December 2015

Santo Tomas eguna LHn

Abenduaren 21a, berezko data bada ere, Abenduaren 18an, Santo Tomas Eguna ospatu genuen ikastetxean. Egun horrekin, irrikaz itxaroten den Eguberrietako oporraldiari hasiera emateaz gain, gure herrietan gehien sustraituriko tradizioetako bat ekarri genuen  gogora. Garai batean Gipuzkoan baserritarrek beren produktuak saltzen zituzten dirua irabazteko. Diru horrekin txerria erosten omen zuten, gizendu eta beren lurren jabeei eman …

Santo Tomas eguna LHn Read More »

Santo Tomas eta Olentzero HHn

Gabonetako oporrak hasi aurretik, Haur Hezkuntzan Santo Tomas eguna ospatzen dugu. Ikasleak eta irakasleak baserritarrez jantzita gatoz eskolara. 5 urteko umeek ekarritako produktuekin azoka prestatzen dugu. Gertuko baserrietako eta urrutiko lekuetako frutak eta barazkiak ikusi eta ezagutzeko aukera ematen digute. Nola ez, txistorra bokata ez zaigu falta hamaiketakorako eta ondoren txintxo-txintxo Olentzeroren etorreraren zain gelditzen …

Santo Tomas eta Olentzero HHn Read More »

Euskararen sustapena DBHn

Abenduan gauza ugari dauzkagu ospatzeko gure ikastetxean baino hilaren hasieran DBH-koek jarduera ezberdinak egin ditugu euskararen eguna ospatzeko, abenduak 3. Hauen artean bi aipatuko ditugu jende gehien mugitu dituenak. Alde batetik 3. DBH-koek “show” moduko bat aurkeztu zuten eskolako areto nagusian LH-ko ikasle guztien aurrean. Ikuskizun honetan dantzak, magia jokoak, parkur-a,… ikusi ahal izan ziren, …

Euskararen sustapena DBHn Read More »

Genero bortizkeriari buruzko tailerra (DBH)

Hilabete honetan, DBH 3-4. mailetan, AVAIM erakundearen eskutik, nerabeen arteko genero bortizkeriaren inguruko tailerra izan dugu gure ikastetxean. Gizon eta emakumeen arteko eskubide  berdintasunaren ideiaz abiatuz, gure ikasleek hainbat gai jorratu dituzte: sare sozialak, genero indarkeria, aspektu historikoak, bortizkeria hau eragiten dituzten arrazoiak… Lehenego “síntoma” horiek, ikusten ez direnak, gure egunerokotasunean  aurki ditzakegunak, kultura eta …

Genero bortizkeriari buruzko tailerra (DBH) Read More »

Batxillergoko 2. maila: Guggenheimen

Urtero bezala, Azaroaren 24an Bilbora joan ginen 2. Batxilergo bi taldeok egun zoragarria pasatzeko asmoarekin. Gure xedea izan zen eguna elkarrekin bizitzea, ekintza kultural eta interesgarri batekin batera. Guggenheim Museoaren kanpotik ibili eta gero sartu ginen bisita gidatua disfrutatzeko. Momentu hartan Alex Katz eta Making Africa  erakusketak eta museoaren bilduma ikusi ahal izan genituen. Geroago, …

Batxillergoko 2. maila: Guggenheimen Read More »

Euskararen eguna (LH)

Taup-taup, taup-taup…. Entzun al duzue? Nire taupadak dira, Mundaiz-eko bihotza naiz. Gero eta azkarrago noa, urduri nago eguna heldu delako, hemen dago…. EUSKARAREN EGUNA da. Goizeko bederatziak dira eta  prest gaude egunari hasiera emateko. Eskolako txandal gorridun asko daude, nire eskolakoak dira!! Taup-taup, taup-taup…makina bat bihotz ari dira geletan sartzen, bihotz euskaldunen taupadak gero eta …

Euskararen eguna (LH) Read More »