Tipo: April 2017

Solidarity Week (Primary School)

Aurten ere, LH-ko ikasle eta irakasleok Aste Solidarioa ospatu  dugu. Egunotan, hainbat ekintzatan hartu dugu parte: lasterketa solidarioan, bokata solidarioan, gutun-azal solidarioan, eta beste. Horren guztiaren helburua  da Yurimaguasen (Perú), Anaia Korazonistek duten Fatimako Ama Birginaren barnetegi-etxearen berrikuntzan laguntzea. Horrekin, 14 bertako neskek Unibertsitatean ikasteko aukera izango dute. Zein ondo pasa dugun parte hartzen eta …

Solidarity Week (Primary School) Read More »

Korrika txikia 2017 (Primary)

Apirilaren 4ean, 20.Korrika edizioa Donostiatik igaro da. Aurreko ikasturteetan bezala, Egiako beste ikastetxe batzuekin batera, Mundaizeko LHko ikasleok hartu dugu parte. Ekintza honen helburua euskararen aldeko kontzientzia suspertzea da. “BAT ZUK” lelopean Korrika egin ondoren opil gozo bat eman digute. Itzela izan da!

Natural parks (Preschool 3 years)

3 urteko umeak “Parke naturalak” lantzen aritu dira apirilean zehar eta proiektu honi amaiera emateko antzezlan bat prestatu dute eskolako haur txikienentzat. Antzerki hau ikustera joateko gonbidapena eta guzti prestatu dute, denek tokia eta ordua ondo gogoratzeko. Gustura egon dira txikiak animaliei eta landareei buruzko antzezlana ikusten.

Kontsumobide (1st and 2nd Primary)

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleok  Kontsumobidek eskeinitako “Elikagaien ekoizpen”  tailerretan parte hartu dugu. Tailerrak  ikastetxean bertan garatu dira martxoan.  1. mailakoek jogurt aparta egin dugu eta 2. mailakoek, berriz, glutenik gabeko madalena gozoak. Errezeta badugu etxekoekin batera nahi dugunean prestatzeko! A zein gozo zeuden, eta guk  geuk egina, are gozoago!