Tipo: April 2016

Eskola bidea: jarduerak

Eskola Bidea proiektua aurrera eramateko helburuarekin, Lehen Hezkuntzako ikasleek  hainbat ekintza burutu dituzte azken egun hauetan. Apirilaren 8an 1. mailakoek, eta 15ean 2. mailakoek DBUS- eko instalazioak bisitatu zituzten. Bertan, autobusak non gordetzen eta konpontzen diren ikusi ahal izan zuten eta autobus baten motorraren barrualdea ere. Hiria eta inguruak zeharkatzen dituzten lineak zeintzuk diren, eta …

Eskola bidea: jarduerak Read More »

Twister: elkarbizitzak

Asteburu honetan Twister taldekoak eskolan elkarbizitzak ospatu ditugu. Ia 50 lagun elkartu gara eta denetatik egin dugu: jolastu, abestu, dantzatu, barre asko eta lo gutxi egin.  Izugarri ondo pasa dugu, gure arteko harremanak sendotzen eta hainbeste ordu pasatzen ditugun lagunak hobeto ezagutzen. Nahiz eta eguraldirik hoberena ez izan, berriz elkartzeko gogoekin gelditu gara, hurrengora arte!

Txuri Urdin (DBH 2. maila)

Aurten, gorputz heziketako klaseen barruan, Txuri Urdin – Izotz Jauregia bisitatu dugu. Gure ikasleen patinaje mailak harrituta utzi zituzten Txuriko monitoreak eta bukaeran guztiak izan ziren patinen gainean ibiltzeko gai. Umeek disfrutatu zuten, baina izotza zein gogorra dagoen probatu zuten ere. Orain, eskolan patinatzen osatuko dugu.

Eskalada (DBH 4. maila)

Gorputz heziketako klaseen barruan, 4. Mailako ikasleak, Pio Baroja Polikiroldegian egon ziren eskalatzen. Eskalada-bide hoberena aukeratzen ikasteaz gain, laguna aseguratzen eta horretarako beharrezkoak ziren korapiloak egiten ikasi zuten ere.

BioDonostian jardunaldia

DBH4-ko Biologiako ikasleak Biodonostia ikerketa zentrua bisitatu dute eta goiz osoan zehar praktika desberdinak burutu dituzte bertako ikerlarien laguntzarekin. Beraien ahoko zelulen DNA-a erauzi, garun desberdinak behatu, eta  ehun desberdinen laginak  tindatu eta ondoren mikroskopioz behatu dituzte besteak beste. Oso ekintza interesgarri eta dibertigarria izan da eta oso aberasgarria ikerketa zentru bat barrutik ezagutzea.