Ziberseguritatea

Gure seme-alabek interneten ikusten dutena kontrolatzen dugu? Ba al dakigu zenbat arrisku desberdin ezkutatzen diren eguneroko nabigazioan? Zeintzuk dira sare-sozialen erabilera txarraren ondorioak?

Gai guzti hauetaz hausnarketa egiteko, Mundaiz ikastetxeko LH5 eta LH6ko ikasleek bi ekintza desberdinetan parte hartzen dute. Ziberseguritatearen inguruko hitzaldiak entzuten dituzte eta hainbat ariketa egiten dituzte Ertzaintzarekin alde batetik. Kasu errealak lantzen dituzte, interneteko erabilera txarraren arazoak eta ondorioak.

Bestetik, ziberseguritatean,software askean eta telekomunikazioetan aditua den Jokin Cuellorekin formazio saioa egiten dute. Ikastetxez kanpoko erreferente bezala, interneteko arriskuen hausnarketa sakona eginarazten die ikasleei.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *