Kumi proiektua

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza mota da Kumi. Erlijioaren eta fedearen ezagutza konszientea esnarazten du adimen anitzak, komunikaziorako konpetentzia eta talde lana sustatuz.

Horretarako Lehen Hezkuntzan zehar hainbat proiektu aurrera eramaten dira, bi luze ikasturte bakoitzeko. Gaur egungo gizartean garrantzitsuak diren gai desberdinak tratatuz eta proiektu bakoitzean mota guztietako lanak ekoiziz, hala nola, posterrak, antzerkiak, bideoak, aurkezpenak lan idatziak etab.

Zein da Kumi proiektuaren leloa? “Talita kumi”. Hori da Jesusek hilik ez, baizik eta lotan zegoen neskatxari emandako agindua. “Goazen, jaiki, esnatu!”

Ibaizabaleko Kumi proiektua pastoralgintzan eskarmentua duten adituek sortu dute, erlijio ikasgaia proiektuetan oinarritutako lan kooperatiboaren bitartez lantzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *