IKT proiektua

Lehen hezkuntzan IKTak era desberdinetan lantzen dira mailaren arabera. LH5 eta LH6n 1×1 (one to one) proiektua dugu. “Chromebook” gailuekin lan egiten dute ikasleek. Erreminta ia guztiak ordenagailuan dituzte ikasleek, liburu digitalekin ikasten baitute. Halere, funtsezkoak jarraitzen dute izaten koaderno eta froga idatziak ere.

Ariketa interaktiboak egiteaz gain, gaur egungo hezkuntzan hain aipatuak diren metodologia aktiboak erabiltzeko aukera ematen digu Chromebookak. Izan ere, talde lan kolaboratiboa, gamifikazioa, flipped classroom eta hainbat metodologia aktiboez gain, ikasleen erritmo desberdinetara egokitzeko aukera ematen ditu gure 1×1 proiektuak.

Gaur egun hezkuntzarako eskura dauden aplikazio eta EVAk (ikasketarako ingurune birtualak)  erabiltzen ditugu Lehen Hezkuntza osoan zehar. LH1etik LH4ra IKT ikasgaia dugu, bereziki informazio eta komunikaziorako teknologiak lantzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *