Bertsolaritza: “Gu ere bertsotan”.

Bertsolaritza sustatzeko “Gu ere bertsotan” proiektuan parte hartzen dugu. Egitasmoaren helburuak hauek dira:

  • Bertsolaritza kultur adierazpidearen oinarrizko ezagutza izatea.
  • Bertsozaletzea eta euskararekiko jarrera positiboa izatea.
  • Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzea.
  • Jendeaurreko emanaldi bat eskaintzeko oinarrizko betekizunak ezagutzea eta egokibaliatzea.
  • Harreman onak sustatzea taldean.

Hori guztia lortzeko, euskarako ikasgaiaren barruan, ordubete, astean landuko da eta hamostero bertsolaria etorriko da ikasgelara.

Metodologia dinamikoa eta ludikoa da. Ikasliburua erabiliko da, eta material osagarriak dakartzan ereduzko bertsoaldiak ikusi eta entzungo dira ikasgelan. Ikasitakoa ikusteko aukera izango dugu ikasturte amaieran, Antzoki Zaharrean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *