Baby English (HH)

Mundaiz ikastetxean etengabe lanean ari gara gure ikasleen heziketa maila gorena lortzeko. Gure hizkuntza proiektua eleanitza da; euskara, hizkuntza ardatz hartuta, gaztelaniak eta ingelesak gure eskaintza borobiltzen dute.

Jakina da, ingelesaren ezagutzak erabateko garrantzia duela gaur egun. Hori horrela izanik, gure ikastetxean lehenengo ziklorako “Baby English” hezkuntza programa sortu dugu. Bertan, ikasleek urte bateko gelatik hasita, era naturalean eguneroko bizitzarako baliagarriak izango diren kontzeptuak ingelesez ikasiko dituzte; horretarako, BITak eta abestiak erabiliko ditugu, era ludikoan betiere.

Saioei hasiera emateko  “Hello” sarrerako abestia kantatzen dugu. Jarraian, dagokion unitatea jorratzen dugu BIT´s-ak landuz eta keinuez baliatuz. Edukiak guztiz barneratzeko, landutako gaiarekin lotuta dagoen abestiari ekiten diogu; ondoren, saioari amaiera “Bye, bye” abestiarekin ematen diogu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *