Antzerkia euskararen eguna

DBH 4. mailan, euskararen eguna ospatzeko, ipuin batzuk prestatzen ditugu lehenengo ebaluaketan zehar. Horretarako, ipuina aukeratu, nonbaitetik ipuinaren testua transkribatu, bakoitzak bere papera prestatu eta antzezterako garaian arropak eta eszenatokiak sortu behar dituzte ikasleek irakasleen laguntzaz.

Gure ustez ariketa honek onurak baino ez ditu. Alde batetik, gure ikasleek euskara lantzea era errazean; bestetik, Haur Hezkuntzako ikasleekin antzerkiaren esperientzia partekatzea. Oso polita izaten da haur txikiak nola egoten diren  ipuinak antzezten direnean, ipuinaren barruan bezala sentitzen baitira.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *