Daniel

Visual Thinking (HIGH)

Batxilergoko ikasleek, Mattin Martiarenaren eta Saretuz-en eskutik, Visual Thinking-a zer den ikasi dute eta kontsumoari buruzko erreflexioa bat egiteko erabili dute. Horretarako binaka ariketa bat egin dute, non visual Thinking teknika erabiliz, beraien kontsumoaren atal bat aztertu eta hobetu al dezaketen landu dute. Asko ikasi dute eta parte hartzea oso onda izan da. Klasean muralak …

Visual Thinking (HIGH) Read More »

Christmas Festival (Primary)

Aurten ere LHko ikasle eta irakasleok Gabonetako Jaialdi polita prestatu dugu. Txanda honetan LHko B gelak izan gara parte hartu dugunok eta Gabon Kantak eta dantza zoragarriak ikusteko aukera izan dugu. Pena bat da zuzenean ezin ikustea baina bideo polit bat prestatu dugu denok disfrutatu ahal izateko.  Hurrengo txanda Akoentzat!

Affective and sexual education (High School 1st)

Hilabete honetan gure Batxilergoko 1. mailako ikasleek hezkuntza afektibo sexuala jasotzeko aukera izan dute. Lehenengo saio batean, Lilima sexu heziketa eta aholkularitza elkartetik hiru partaidek sexologiari buruzko formakuntza eman zieten gure ikasleei. Bigarren saioan, berriz, Osasun Eskola egitasmoaren barruan: “Nahigabeko Haurdunaldia, GIB  eta Sexu-transmisiozko infekzioak” gaiak landu genituen tutoretza saioetan, Osakidetzak sortutako materialaren bitartez.

International Day of Euskara 2020 (Primary school)

Aurten ere Euskararen Nazioarteko eguna, abenduaren 3a, alaitasunez beteriko eguna izan da. Musika, txokolatada, jokoak… Festa-egun honetan gure ama hizkuntzaren garrantzia aldarrikatzeaz gain, eguneroko erabilera sustatu nahi dugu. Eremu urrikoa da, baina euskaldunon tinkotasuna eta hizkuntzarekiko maitasuna ez dira makalak. Horregatik, hauxe da Mundaiztarrok dioguna: EMAIOZU PLAY EUSKARARI !!!

GENDER-BASED VIOLENCE (Secondary 4th)

Aste honetan DBH 4. mailako ikasleek gai hau landu dute tutoretza orduan. Bi ertzain gelara etorri dira genero indarkeriari buruz hitz egitera eta oso solasaldi dinamikoa izan da. Jakin beharreko zenbait gauza azaltzeaz gain, berain egunerekoan topatzen dituzten egoerataz hitz egin dute eta ikasleek beraiekin elkareragiteko aukera izan dute. Gainera, ez dira gelatik atera ikasleen …

GENDER-BASED VIOLENCE (Secondary 4th) Read More »