Astitz: Environmental School (Primary 3rd)

Zein ondo ibili gara Astitzeko ingurugiro eskoletan 3.mailakook!!

Ba al dakizue?  Basajaun ezagutu genuen!

Eta hori gutxi balitz galtzagorriei etxetxoak egin genizkien!!

Bai bai, basajaun, galtzagorriak, herensugeak…erabat magikoa izan da!

Eta Mendukiloko kobazuloak, zer esanikez! Ze nolako kobazulo handia eta polita! Ba al zenekiten, bertan, troglobioak bizi direla? Garai batean, koloretsuak ziren baina hainbeste urte kobazulo barruan bizitzen erabat egokitu dira eta gaur egun, erabat gardenak dira. Harrigarria naturan gertatzen direnak.

Eta hau da guk bizi izan duguna, baina gure eskolakideak beste toki batzuetara joan dira. Beraiek ere sekulako kondairak dituzte kontatzeko. Galdetu, galdetu!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00