Astelehenean 3. DBHkook Zumaiara egin genuen irteera Flysch-a ezagutzeko. Lehenik Algorri interpretazio zentroan azalpen oso interesgarriak jaso genituen eta ondoren kostaldetik ibilbide gidatu bat egin genuen Flyschak dituen sekretu guztiak ezagutzeko.
Izugarri ikasi eta gozatu genuen!