Aukeratu zure rola eta hartu kontrola. Hori da gure ikastetxean egiten ari garena. Ahoz zein belarriz, prest gaude Euskaraz bizitzeko.
Euskaraldia etengabeko saiakera-aldia da heziketa-komunitatea osatzen dugun guztiontzat. Ikastetxea ahobiziz beteriko gunea da. 1. hitza, 2., 3. eta hurrengo guztiak euskaraz izaten dira, gure hizkuntzaren bizitasuna bazter guztietatik hedatuz.
Erne gaude, belarriak tente eta ahoa prest guztiak erakartzeko euskararen oihartzunen poderioz.
Horregatik Mundaizen horrela diogu “Aukeratu rola, hartu kontrola eta entzun Euskararen ola”.