Peace Week 2017

“Gure saria esfortzuan aurkitzen da, ez emaitzetan. Erabateko esfortzua garaipen osoa da”Mahatma Gandhi. Indiako politikari eta pentsalaria.

Urtarrilaren amaiera honetan bakearen astea ospatu genuen. Munduan dagoen indarkeriaren aurka zer egin daitekeen galdetzen diegu geure buruei eta  ikasleen artean kezka eta ardura hau  sortu zen. Argi dago xehetasun txikiak funtsezkoak direla eginkizun honetan eta guk gure ekarpena eskaini genuen.

Gure ikastetxea begizta txuriz eta bake desioz bete genuen bakearen egunean. Desio hauek idatzi eta puxiken bidez  zerura bidali genituen hauek bete daitezen.

John Lennonen “Imagine” kanta abestu genuen eta ahots guztien artean 6.mailako Nahia Ayarzaren ahots paregabea entzun zen mikrofonoa hartuta, egun berezia zela ospatzeko.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00