Winter Camp 2016-17 (Preschool)

HH-ko umeok Negulekuetan pasa ditugu Gabonetako oporrak. Primeran pasa dugu!

Lehenengo astean, Olentzeroren astean, Santo Tomas eguna ospatu genuen. Baita txistorra jan ere! Gainera, 23an, Olentzero etorri zitzaigun bisitan eta opari bat ekarri zigun guztientzat.

Bigarren astean, Urte Zaharreko astean, urte amaierako festa ospatu genuen, kanpaiak eta guzti. Giro bikaina sortu genuen!

Azkeneko astean, Erregeen astean, erregeak etorri ziren beste opari batekin ere. Guzti honetaz gain, beste ekintza mordoa egin ditugu ere: erleen familiaren tailerra, Izadi kapitainaren tailerra, zinema, irteerak, merendolak, mozorroen festa, dantza garaikideko ikuskizuna…

Primerako oporrak pasa ditugu eta hurrengoak iristeko irrikitan gaude!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00