Christmas Festival (Primary)

Aste honetan gabonetako jaialdia ospatu dugu. Oporraldiekin hasi baino lehen gure ikasleek hilabetez prestatu duten antzerki, ipuin, dantzak eta abestiak aurkeztu digute ilusio askorekin.

Gabonetako jaialdia hasteko 1.B ko ikasleek “Astotxo gainean!” gabon-kanta maitasunez prestatu dute.

L.H.2.B-ko ikasleek historio polit bat kontatu digute Olentzero eta Mari Domingiri buruz.

3.B ko ikasleok gabonetako antzerkitxo bat prestatu digute ingeleraz.

4.B gelako ikasleok hainbat instrumentu erabiliz gabon kanta famatu bat aurkeztu digute.

5.B mailako ikasleok  oso gustuko dituzten eguberriak gertu daudela, garai honetako abesti bat erakutsi digute instrumentu ezberdinekin. Eta jarrain gabonetako bertso batzuk abestera animatu dira.

Eta bukatzeko, 6.Bko ikasleek oporraldian giro alaia nagusi izan dadila dantza bat prestatu digute.

Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu guztioi!

Zorionak eta Urte berri On!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00