Taup-taup, taup-taup…. Entzun al duzue? Nire taupadak dira, Mundaiz-eko bihotza naiz. Gero eta azkarrago noa, urduri nago eguna heldu delako, hemen dago…. EUSKARAREN EGUNA da.
Goizeko bederatziak dira eta prest gaude egunari hasiera emateko. Eskolako txandal gorridun asko daude, nire eskolakoak dira!! Taup-taup, taup-taup…makina bat bihotz ari dira geletan sartzen, bihotz euskaldunen taupadak gero eta ozenagoak dira.
Eskolako gaztetxoak dira, alaitasunez blai datoz egun berezi honetaz gozatzera. Aintzinako hizkuntza da, gure euskara, eta gainera gaurkoa nazioarteko ospakizuna da. Hau da hau euskarak duen garrantzia!!
Mundaiz-eko bihotz guztien batasuna naiz, eta hunkituta nago, gero eta gehiago gara, taupadak bazter guztietatik entzuten dira…. taup-taup, taup-taup……
Gora Mundaiz eta mundaiztarrak!!!