Tutore laguna programa

Ikastetxean egiten dugun orientazio lana indartu nahian eta ikasleen arteko harremanak estutzeko ideiarekin tutore laguna proiektua jarri dugu martxan Batxilergoaren eta 4.DBH-n artean. Proiektu honetan, ikasle bakoitzak erreferentzi ikasle bat izango du (urte bat zaharragoa edo gazteagoa) eta bi hilean behin, tutoretza ordu batean, elkartu egingo dira ikasturteari buruz hitz egiteko eta hartu behar dituzten erabakiei buruzko zalantzak argitzeko (hautazkoak, modalitateak…).

Bikoteak eta egutegia kurtso hasieran egiten dira eta bi urteko iraupena izango dituzte (4.DBH-1.BATX eta 1.BATX-2.BATX). Ikasleei laguntzeko hasierako elkarrizketetan gidoi bat partekatzen zaie. Kurtso bukaeran, ebaluazio galdetegi bat pasako zaie ikasleei ekintzari buruzko iritzia emateko eta hobekuntzak proposatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude