Naturarekiko gertutasuna

Hiru alderdi garrantzitsu kontutan hartzeko:

Gure ikastetxeak kokapen pribilegiatua du, Cristina Enea parkearen ondoan baitago. Horrek naturarekin harreman zuzena izateko aukera ematen digu, ikasturtean zehar maiz egiten baitira irteerak; adibidez: udazkenean hostoak biltzea, ahateak eta indioilarrak bisitatzea, parkera goizeko irteerak egitea, etab. Gainera, parkeak berak eskaintzen dituen tailer guztiak egiteko aukera ematen digu (Marrubitxo, Zaborrontxo, Udazken koloretan,Txingu, Zu nongoa zara?, Txanogorritxo, Udaberri zer berri?…)

Bestalde, ikastetxeak bere baratza propioa du. Bertan gure haurrek barazki ezberdinak landatzen dituzte, zaindu eta azkenik etxera eramateko biltzen dituzte. Haurrek lore eta landare mota desberdinak landatzen eta zaintzen ikasten duten lorategi bat ere badugu, naturarekiko errespetuzko jarrera sustatuz.

Horretaz gain, ikastetxearen helburu nagusietako bat, haur-hezkuntzako etapatik hasita, ikasgeletan birziklapena sustatzea da, beraien egunerokotasunaren parte izan dadin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude