LH: English Readers

Proiektu honen bidez, ingelesezko irakurketa sustatu nahi dugu gure ikasleen artean. Ikasgelako liburutegia da, eta haur bakoitzari liburu bat ematen zaio 2 astean behin. Liburu hau irakurri eta irakurketarekin lotutako fitxa bat egin behar dute.

Helburuak, mailen arabera, honako hauek dira:

LH 1 ETA 2

Etapa honetan irakurle konpetenteak lortzeko bidean lehenengo urratsak ematen dira. Fonemak identifikatzearekin hasten dira hitzaren irakurketarekin amaitzeko eta honela, irakurketa mekanika on bat izateko “kontzientzia fonologikoa” garatzeari ekiten diote.

  • Irakurtzeko gogoa eta interesa sortzea testu ezberdinekin (ipuinak, errimak, …).  
  • Irakur ulermena eta hiztegia zabaltzea. 
  • Entzun edo irakurri ostean istorio txiki bat kontatzeko gai izatea.  
  • Gelako liburutegiaren erabilpena indartzea 

LH 3 ETA 4

Etapa honetan irakurketa teknika (intonazioa, abiadura, erritmoa) eta ulermena lantzen dira batez ere. Horretarako ipuin mota ezberdinak ematen zaizkie aukeran ikasleei (abenturazkoak, fikziozkoak, beldurrezkoak, …), bakoitzak gustukoen duen ildoari jarraitzen dio eta modu honetan irakur ohitura sustatu nahi da. 

  • Irakurketarako ahoskatzea, intonazioa, abiadura eta erritmoa hobetzea.  
  • Irakur ulermena hobetzea.  
  • Hiztegia zabaltzea.  
  • Testuen egiturez jabetzea (hasierako egoera, korapiloa, …) eta baita ideia orokorra ere.  
  • Pertsonaiak garrantziaren arabera sailkatzea (protagonista, bigarren mailakoa, …).  Hiztegiaren erabilera hastea.  
  • Gelako eta ikastolako bibliotekaren erabilera sustatzea.  

LH 5 ETA 6

Ziklo honetan, ulermena lantzen da bereziki. Izan ere, ikasleak dagoeneko ondo menderatzen baitu irakurketa teknika eta garrantzia handiagoa ematen zaio testuaren mezua, egitura eta mota identifikatzeari.

  • Irakurketan ahoskatze, intonazio, abiadura eta erritmo egokia izatea. 
  • Irakur ulermena lortzea.  
  • Hiztegia zabaltzea.  
  • Testuen egituraz jabetzea. 
  • Testu mota ezberdinak identifikatzea.  
  • Testu bateko ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezberdintzea.  
  • Hiztegiaren erabilera sistematikoa sustatzea.  
  • Gelako eta ikastolako liburutegiaren erabilera sustatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00