Ikastetxeko Irakurketa Planaren barruan, aurten irakurketarekin lotutako jarduera berri bat txertatu dugu: Irakurketa Astea. Aste honetan zehar (beti azterketa globalen ondorengo astea izango da), ikasle guztiek gustoko duten liburu bat ekarri beharko dute eta klase bakoitzaren hasieran 15 minutu izango dituzte irakurtzeko. Horrela, ikasleen artean irakurzaletasuna sustatu nahi dugu eta haiek jarduera ludiko eta atsegin gisa ikus dezatela, ez betebehar baten gisa. Garrantzitsua da aipatzea jarduera hau klase horietako irakasleek ere jarraitzen dutela, ikasleentzat eredu izateko asmoz.
Urtean zehar 3 irakurketa aste ospatuko ditugu, hiruhileko bakoitzeko bat. Ikasleren batek libururik ekartzen ez badu, irakasleen gelan ditugun horietako bat eskaintzen da.




