Ingelesa urte batetik aurrera

Gure ikastetxean garrantzi handia ematen diogu ingelesa eskuratzeari eta, horregatik, urtebeteko ikasgelan lantzen hasten gara hizkuntza-proiektu eleaniztun bat sustatzeko.

Haur Hezkuntzako lehen ziklorako guk sortutako «Baby English» metodoa erabiltzen dugu. Metodo honen bidez, haurrek beren eguneroko bizitzarako kontzeptu erabilgarrienak barneratuko dituzte Flashcradsen eta abestien bidez, modu ludiko eta erakargarrian.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloan Oxfordeko metodoa erabiltzen hasten dira ( Mundaiz Ikastetxea Oxford aztertzailea da). Metodo honekin, hainbat proiekturen bidez, kontzeptu garrantzitsuak barneratzen dituzte, hala nola gorputz-atalak, familia, animaliak, elikagaiak, eguneroko errutinak…
Material horri esker, haurrek Lehen Hezkuntzara igarotzeko maila onarekin amaitzen dute etapa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00