Euskara sustatzen

Gure ikastetxearen helburua haurrak hizkuntza berean komunikatzea da, Mundaizeko komunikazio-hizkuntza euskara izanik.

Kontziente gara haur bakoitza bere familia-nukleo propiotik datorrela, non ama-hizkuntza ez da berdina kasu guztietan. Gainera, hezkuntzako lehen etapa honetan, batzuek oraindik ez dute beren hizkuntza-gaitasuna erabat garatu. Hala ere, gure helburua etapa honetan zehar euskara menderatu dezatela da.

Euskara sustatzeko hainbat jarduera biltzen dituen proiektu bat diseinatu dugu: ipuinak, bideoak, abestiak, Euskararen Egunaren festa, Korrika, Tinko (zinema euskaraz), tailerrak Cristina Enean, ikasturte amaierako emanaldia, Gabonetako antzerkia, etab. Proiektu honek, eremu formalaz gain, euskara modu ludikoan lantzeko aukera ematen digu, haurrak ez daitezen hizkuntza batekin egin soilik, baizik eta bizimodu batekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude