Eskolako Agenda 2030

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan. Garapen iraunkorrerako 17 helburuek eta horiek garatzen dituzten 169 helmugek izaera integratua eta zatiezina dute, eta garapen jasangarriaren hiru dimentsioak hartzen dituzte barnean (soziala, ekonomikoa eta ingurumeneko). 

Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu du 2030 Agendan ezarritako erronka, Euskadi Basque Country 2030 Agenda finkatuta. Gobernuaren programaren eta garapen jasangarriarekin loturiko helburuen arteko lerrokatze eta ekarpen maila islatzen du honek. 

Horrez gain, Jasangarritasunerako Udalerrien Sarearen 2020rako Plan Estrategikoan oinarritutako Tokiko 2030 Agendak lurralde-estrategia jasangarri, sozial, adimendun, orekatu eta parte-hartzailea sustatzea du helmuga. Tokiko 2030 Agendak eskolen parte-hartzea eta eskoletako proiektuen garapena ahalbidetzen du. 

Halaber, euskal gizarte justuagoa eta jasangarriagoa lortzeko helburuarekin, 2030erako Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategiak hezkuntza eraldatzaile bat garatzeko zimenduak ezartzen ditu. Estrategia horren xedea elkarlanean oinarritzea da. Eragile guztiei lekua emango die, elkarrekintzan aritu daitezen, helburu argi batekin: Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztien arteko konplizitatea lortzea, gure bizimodutik kultura berri bateranzko trantsizioa lortzeko. 2030erako Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategian, ekintzarako hezkuntzaren lehenengo helmugan, jarduera-lerroetako bat da hezkuntza-esparru ezberdinetan eragile dinamizatzaileek eta berritzaileek jasangarritasunerako hezkuntzaren arloan daukaten rola sustatzea, eta proposutariko bigarren ekintza «Eskolako Agenda 2030» berria diseinatzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude