ERASMUS+: Gure ikasleak Europan

Ikastetxea nazioartekotzeko planaren barruan, nabarmendu beharreko proiektuetako bat Europako beste ikastetxe batzuekiko kultura-trukeak dira. 10 urte baino gehiago daramatzagu Poloniako, Danimarkako eta Italiako ikastetxeekin trukeak egiten, eta ikastetxearen oinarrizko proiektutzat jo ditugu, honako arrazoi hauengatik:

  • Ingelesa hitz egiteak (mintzamenak) ikasleen etorkizunean garrantzia izango duelako.
  • Truke kulturalak ematen duen ondasun pertsonalarengatik.
  • Ikasle zein harrerako familiei berebiziko esperientziak ematen dizkielako.

Gaur egun, Alemaniako ikastetxe batekin KA2 proiektu bat egiten ari gara, Europar Batasuneko Erasmus+ programaren barruan eskola-lan eta -trukerako. Bi urteko proiektu hau 2019-20 ikasturtean hasi zen, “Working in the european Union” (Europar Batasunean lan egitea) gaiarekin, 2 mugikortasun-proiekturekin eta gure ikasleak etorkizun pertsonal eta laboralerako prestatzeko helburuarekin.

Jarduera hau aurten atzeratu da osasun-egoeraren ondorioz, baina egoerak aukera ematen duenean ekingo zaio berriro.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude